'Kafe frantses bat' antolatu du Emaus fundazioak
Emaus Fundazioko lagunekin Kafe frantses bat hartzeko aukera egongo da gaur, 17;30ean, Tabakalera ondoko Nestor Basterretxea plazan. Kafe eta croissant banarekin askaria egingo dute; horrela, partaideen artean ezagutzeko aukera izango dute, hainbat dinamiken bidez, eta frantses hizkuntzaren lehen hastapenak partekatuko dituzte.
Ordu eta erdi inguruko iraupena izango du, doakoa da, baina aurrez izena eman beharra dago, leku mugatuak izango baititu: besarkadak@emaus.com posta elektronikora idatz daiteke edo 943 367 534 telefono zenbakira dei daiteke.