
Diseinu eta artisautza azoka bat antolatu du Kutxa Kultur-ek, Tabakalerarekin eta Undermount-ekin elkarlanean: Kutxa Kultur Market. Asteburu honetan izango da azoka, ostiraletik igandera, Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan (4. solairuan) eta 0. solairuan.
Kutxak sustatutako hirugarren Diseinu Azoka tematikoa da, eta helburua da Gipuzkoako artistek diseinatutako eta ekoitzitako produktuak erakustea. Diziplina ugarik bat egingo dute azokan: bitxigintza, moda, poltsoak, altzariak, estanpazioa, osagarriak, haurrentzako moda…
KUTXA KULTUR MARKET
ORDUTEGIA
- Abenduak 14, ostirala // 17:00 – 21:00
- Abenduak 15, larunbata // 11:00 – 21:00
- Abenduak 16, igandea // 11:00 – 21:00
EGITARAUA
Larunbata
- 11:30 – Ioseba Olano: Saxofon
- 12:00 – Andrés Navascuez: Pianoa
- 13:00 – 15:00 – Arizonako Billy
- 17:45 – Nekane Mendizabal: Dantza garaikidea
- 18:00 – Ioseba Olano: Saxofon
- 18:30 – Andres Navascuez: Pianoa
- 19:00 – Two Rubias: Dj
Igandea
- 12:00 – Nekane Mendizabal: Dantza garaikidea
- 12:30 – Joango: Bossa-nova
- 13:30 – 15:30 – Arizonako Billy
- 17:30 – Rojo Fuego: Mikroantzerkia Xabier Joseba Elizalde eta Asier Olaziregi