30. Lilatoian parte hartzeko epea zabalik da
30. aldiz egingo dute Lilatoia 2019ko martxoaren 10ean, eta atzo ireki zuten izen ematea. Donostiako emakumeek lasterketan izena emateko aukera izango dute otsailaren 2ra arte, Lilatoiaren webgunean, 11 euroren truke. Izena ematearekin batera, lasterketarako diseinatu duten kamiseta turkesaren neurria aukeratu beharko dute parte hartzaileek. Antolatzaileek, inskribatzeko garaian arazo teknikoak dituztenei laguntza emateko helbide elektroniko bat sortu dute: soporte@rockthesport.com. Era berean, lasterketaren inguruko zalantzei erantzuteko lilaton@lilaton.es helbidea jarri dute martxan.
Urteurrena dela eta Lilatoi berezia izango dela aurreratu zuten irailean antolatzaileek, Lilatoiaren dataren berri eman zutenean. 1990. urtean egin zuten lehenengoz Lilatoia lasterketa, kirolean emakumezkoen parte hartzea sustatzeko. Gaur egun, hogeita hamar urte geroago, lasterketa ezaguna eta aitortua da hirian, zein Gipuzkoan.