Antiguak Añorgaren desafioari erantzun dio beste bideo batekin
Larunbatean Añorgan egingo duten Gazte Eguna dela eta, auzoko gazteek ‘desapiyua’ luzatu zieten duela zenbait egun Antigua eta Parte Zaharrekoei, sareetan zabaldutako bideo xelebre baten bidez. Gaur, berriz, Antiguako gazteek erantzuna bidali diete, asteburuan Añorgan izango direla jakinaraziz. Hain zuzen, auzoan grabatutako beste bideo batekin desafiorako giroa berotu dute Antiguakoek.
Erlazionatutako edukiaAñorgako Gazte Eguna egingo dute larunbatean