Maria Torrellasen Cubanas, mujeres en revolucion dokumentala proiektatuko dute bihar, abenduak 13, Intxaurrondoko Gazte Feministek. 18:30ean izango da, Plazara Goaz lokalean, Intxaurrondoko Bernart Etxepare plazan, hain zuzen. Dokumentalak euskarazko azpitituluak izango ditu, eta proiekzioaren ondoren, solasaldia egingo dute.
Torrellasen dokumentalak, eremu eta adin desberdinetako emakumeen ahotsen bitartez, gerrillako borrokan emakumeek izandako papera erreskatatzen du, eta gaur egunera arteko ibilbidea egiten du. Ikus-entzunezko lanak pertsona horien bizi-testigantzak jasotzen ditu, haien bizitzetan iraultzak transmititutako balioek zer nolako garrantzia izan duten erakusteko. Horrela, langile, mediku, zientzialari, artista eta militante sozial zein politikoen hitzak entzun daitezke Torrellasen lanean.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea