Pasealeku Berria, Zurriolako kai muturra eta Txillida pasealekua itxiko dituzte olatuengatik
Babes Zibilak jakinarazi du olatu handiengatik abisu horia emango dela datozen egunetan, eta horren ondorioz, Donostiako Udalak hiriko kostako hainbat lekuren itxiera iragarri du.
Alde batetik, Pasealeku Berria itxiko dute oinezko zein ibilgailuentzat, osteguneko 12:00etatik ostiraleko 8:00ak arte. Era berean, ostiralean, hilaren 14an, 8:00etatik 20:00etara Pasealeku Berria itxita egongo da bakarrik ibilgailuentzat.
Ostegunean, hilak 13, Leizaola pasealekua (Zurriolako kai muturra) eta Txillida pasealekua oinezkoentzat itxiko dituzte.