Askekintza talde antiespezistak San Tomas egunerako egin duen zapia. (Argazkia: Askekintza)
Askekintza talde antiespezistak postua jarriko du aurten ere San Tomas egunean. Konstituzio plazan izango dira, 27. postuan, eta taldeak jakinarazi duenez, “txerririk akabatu gabeko txistorra taloak” salduko dituzte. Abenduaren 21ean lortuko duten dirua eragilearen autogestiorako “ezinbestekoa” dela azaldu dute.
Era berean,
Festak ospatu animaliak askatu leloa estanpatuta daramaten zapi koadrodun zuri-urdinak egin dituzte San Tomas egunerako. Askekintzaren Facebookeko profilaren bitartez erosi daitezke, eta baita egunean bertan ere, Konstituzio plazako 27. postuan. Zapien kostua hiru eurokoa izango da.