'Urak dakarrena' dokumentala proiektatuko dute Txominenean
Txomin kultur etxeak Juanmi Gutierrez zuzendariaren Urak dakarrena dokumentala proiektatuko du igandean, Lanberri auzo elkartearen eskutik. Filmak auzoko sei eragileren historia errepasatzen du, eta proiekzioaren aurretik, herritarrek Gutierrezen sarrera entzun ahal izango dute zuzenean.
Txomineneak eta bertako eragileek urtetan zehar jasandako eraldaketak islatzen ditu filmak, sinopsiak ulertarazten duenaren arabera: «Urumea ibaia eraldatzen doan auzo baten lekuko isila da. Haren ertzek denetarik ikusi dute: suntsiketak eta eraikuntzak, eraisteak eta altxaketak, erorikoak eta birloraketak…».
Ekitaldia 18:00etan hasiko dute, eta sarrera doakoa izango da.