Hirugarren partida jarraian irabazi nahi du Ibaeta Basketek
Sailkapeneko azkenaren aurka jokatuko du bihar Ibaeta Basketek. Azken bi partidak irabazi ostean, laugarren postuan daude eta hirugarren neurketa jarraian irabazten saiatuko dira. Bitxia bada ere, hurrengo aurkaria ligan Perfumerias Avenida liderra izango dute. Gipuzkoa Basketek, aldiz, denboraldiko hirugarren garaipena nahi du, eta bihar Andorraren kontra ariko dira.
Futbolean, emaitza ona behar dute Realaren emakumezkoen eta gizonezkoen lehen taldeek. Bolada txarrari behingoz bukaera eman nahi diote neskek. Espanyol hartuko dute etxean, igandean. Aldiz, etxetik kanpoko faktore baikorra berreskuratzea espero dute mutilek, bihar eguerdian, Getaferen zelaian.
Izotz hockeyan, Txuri Urdin liderrak sendo eta bide beretik jarraitzeko aukera izango du bihar Majadahondaren kontra.
SASKIBALOIA
Gizonezkoen liga, 12. jardunaldia
- Andorra – Gipuzkoa Basket (Larunbata, 20:30)
- Ibaeta Basket – Ferrol (Larunbata, 18:00)
- Reala – Espanyol (Igandea, 12:00)
- Getafe – Reala (Larunbata, 13:00)
- Majadahonda – Txuri Urdin (Larunbata, 22:00)

