Pasealeku Berria eta Urgull irekiko dituzte
Eguraldiak hobera egingo duenez, Babes Zibilak agindua eman du Pasealeku Berria oinezkoentzat irekitzeko. Ibilgailuentzat, hala ere, gauera arte itxita mantenduko dutela jakinarazi du Donostiako Udalak. Era beran, Urgull ixteko agindua bertan behera utzi dute, haize bolada handien arriskua amaitu delako.
