Elkarretaratzea Zorroagako egoitzaren atarian. (Argazkia: ELA)
Elkarretaratzea egin dute Zorroagako garbitzaileek, gaur goizean. Egoitzak SAMSIC enpresa du azpikontratatuta, eta honek Elurra enpresa erosi zuen duela urte batzuk. Elurrak hitzarmen propioa du, eta honen negoziazioa duela 3 urte hasi zen. Ordutik, adostasunik ez dute lortu eta hori da langileak eskatzen ari direna.
Zorroagan eta beste hainbat zentroetan enpresa honek bi egoeratan dauden garbitzaileak ditu. Batetik, hitzarmen sektoriala aplikatzen zaie Elurra enpresarekin hitzarmena dutenei. Bestetik, zentro berean eta lan berdina eginez beste hitzarmen bat duten langileak daude, soldata desberdinarekin. Eskala bikoitza eragiten du horrek.
Egoerra horrekin bukatzeko eskatu dute ELA eta LAB sindikatuek, langileekin batera. Ordea, enpresak ez du proposamenik egiten irtenbide bat lortzeko. “Elurra enpresaren hitzarmena desagertzea proposatzen dute langile guztiei soldata baxuagoak dituen hitzarmena aplikatuta, Gipuzkoako Eraikin eta Lokaletako Garbikuntza”, azaldu dute.
Negoziazioa luzatzeko argudio asko erabili ditu enpresak, eta langileek mobilizazioekin hasteko garaia dela erabaki dute. Gaurko elkarretaratzea egiten duten bigarrena da.