Igelaren Bandak 'Ur berri, urte berri' kontzertu berezia egingo du Viktoria Eugenian
Sarrerak salgai daude Viktoria Eugenia antzokiaren webgunean, 15 euroan.
Bixente Martinez musikari ezagunak garatutako proiektuan, oso ezagunak ez diren zenbait eguberri kantu tradizional biltzen ditu, solstizioarekin eta eguberriko tradizioekin loturik. Igelaren Bandaren musikariez gain, euskal herriko hainbat musikarik ere parte hartu dute proiektuan, hala nola, Mikel Urdangarinek, Maite Larburuk, Izaro Andresek, Maddi Oihenartek eta Natxo de Felipek.
Kontzertuan, diskoan parte hartu duten kantariak igoko dira oholtzara, eta Igelaren Bandaren musikariekin batera: Hasier Oleaga baterian, Amaiur Cajaraville kontrabaxuan eta Bixente Martinez gitarran; gainera, haiekin egongo dira Xabier Zeberio biolinarekin eta nyckelharpan eta Julen Izarra saxoekin. Abenduaren 22ko kontzertu bereziarekin proiektuari itxiera emango diote, eta baita urteari ere.
Ur berri, urte berri izeneko proiektua sortu du Igelaren Bandak, eta izen bereko kontzertua egingo du taldeak abenduaren 22an Viktoria Eugenia antzokian, 20:00etan.