San Tomas eguna ospatu dute Larratxon. (Argazkia: Irati Salsamendi)
San Tomas egunerako egun batzuk gelditzen diren arren, hiriko hainbat auzotan hasi dira ospakizunekin. Morlansen atzo hasi ziren, esaterako, eta gaur Bidebieta eta Larratxoren txanda da. Bidebietan Eltzegor Euskal Kultur Elkartea izan da musikaz girotutako txistorra postua jartzeko arduraduna, eta Julio Urkixo pasealekuan egongo dira 20:00ak arte.
Larratxon, aldiz, abere azoka, barazki eta produktu postuak jarri dituzte Josu Artetxe plazan. Gainera, txistorra eta taloak jan, eta sagardoa edateko aukera izan dute auzotarrek; giroa alaitzeko, trikitilariak ibili dira tabernaz taberna. Era berean, bertso bazkaria egingo dute Altzania kultur elkartean, eta 20:00etan Konpost taldearen kontzertua egingo dute.
Bihar, Ibaetan ospatuko dute San Tomas eguna, Karlos Santamaria plazan eta frontoian. Ibaetako Lagunen auzo elkarteak azoka antolatu du 10:00etan, eta 11:30ean tailerrak egingo dituzte. Ondoren, 12:00etan, kale kontzertuak eta 12:30ean puzgarriak. Intxaurrondon, aldiz, Sagastieder plazan txistorra postua jarriko dute, 10:00 – 15:00 bitartean, Haurtxoak ikasleen guraso elkartearen eskutik. Loiolako Latsarien plazan haur eta helduentzako jolasak egingo dituzte 11:00etan, eta 12:30ean erromeria egingo dute.
Bestalde, beste auzo batzuetan abenduaren 21ean ospatuko dute San Tomas eguna. Hona hemen auzoetako egitarauak:
Gros (Txofre plaza)
- 10:00 Egunaren hasiera eta postuen arteko lehiaketa
- 11:30 Haurrentzat tailerrak
- 12:00 Herri Kirolak
- 14:00 Poteoa
- 15:30 Postuen arteko sari banaketa
- 16:00 Bertso musikatua
- 17:00 Buruhandiak eta Erraldoiak
- 17:00 Haurrentzako dantzak
- 18:30 Erromeria
- 20:00 Zezen Suzkoa
- 21:30 Festaren amaiaera
Antigua (Gaskunia plaza)
- 09:00 – 20:00 Txistorra postua musikarekin girotua
Amara (Easo plaza eta Arroka frontoia)
- Egunean zehar txistorra (parrilan) eta sagardoa
- 10:00 Postu Irekiera
- 11:00 Eskulan tailerrak
- 12:30 Erromeria
- 14:30 Haur jokuak
- 16:30 Kontzertua
Amara Berri (Armerias plaza)
- 10:00 – 20:00 Txistorra postuak, animalien erakusketa, artisauak, eztia eta gozogintza
Intxaurrondo (Bernart Etxepare plaza)
- 10:00 – 20:00 Txistorra postua, animalien erakusketa, puzgarriak eta zezen suzkoa
Hona hemen Larratxo eta Bidebietako San Tomasak iruditan: