Borja Semper izango da PP-ren zerrenda burua Donostiako Udalerako
Borja Semper, Gipuzkoako PPren presidentea, izango da Donostiako alkatetzarako bere taldeko hautagaia. 2019ko maiatzeko udal hauteskundeetan Miren Albisturren erreleboa hartuko du, izan ere, Albisturrek berriro ez aurkeztea erabaki du. Egun, udalbatza osatzen duten 27 kideetatik 3 dira PPkoak, 2011ko hauteskundeetan lortutakoen erdiak, hain zuzen.
Semper Irunen jaio zen 1976an, eta bere jaioterrian zinegotzia izandakoa da. Eusko Jaurlaritzan PPren bozeramailea da Semper, eta adierazi duenez, Ciudadanos eta Voxen gorakadak markatzen duen testuingurua, ez da duela lau urtekoa baino zailagoa bere taldearentzat. Gaineratu du gaurko egora politikoak aukera “interesgarriak” irekitzen dituela bera eta bere alderdiarentzat.
Hautagaitzari heltzeko “gogotsu” dagoela jakinarazi du, eta dena emango dutela gaineratu du. Bere taldeak, eta berak bereziki, ETAk hildako Gregorio Ordoñez zinegotzi ohiaren eredua erreferentzia gisa duela baieztatu du.