Rosa Garcia aktibista izan da hautagai bozkatuena 2019ko Urrezko Danborra jasotzeko
Stop Kaleratzeak plataformako Rosa Garcia (Madril, 1948) aktibistak jaso ditu boto gehien. 1977 urteaz geroztik bizi da Donostian, eta etxebizitza eskubidearen alde lan egin du. Egun, Stop Desahucios de Gipuzkoa plataformaren bozeramailea da.
Guztira, herritarren 3.666 boto jaso dituzte bozketan –donostiarren %2,24–. Parte hartzea txikia izan da azken urteetako datuekin alderatuta. Osteguneko udalbatzarrean berretsiko dute bere hautagaitza. Azkenik, urtarrilaren 20an emango diote Urrezko Danborra.
Garciarekin batera, Alicia Amatriain dantzaria, Ane Gabarain aktorea, Esther Ferrer artista eta Dolores Redondo idazlea izan dira 2019ko Urrezko Danborraren zerrenda osatu duten hautagaiak.