'Gabonak Zuretzat' tailerrak egingo dituzte Guardetxean
Abenduaren 24, 26, 27 eta 28an Gabonak Zuretzat haurrentzako ikastaroak eskainiko ditu Kultur-Artek Guardetxean. Zirko, dantza, musika eta antzerkiaren bidez bere inguruarekiko kontzientzia kritikoa garatu eta hainbat adierazpen mota landuko dituzte.
6 eta 12 urte bitarteko haurrentzako ikastaroak dira, eta 9:30etik 13:00etara egingo dituzte aipaturiko egunetan. Izena emateko helbide honetan sartu behar da.