Sute bat izan da Intxaurrondoko gaztetxean
Intxaurrondoko Letaman gaztetxean sute bat izan da gaur arratsaldean. Nahita eragindakoa izan dela salatu du auzotar batek, kanpoan sortutako sua leiho batetik sartu dutela argudiatuz. Suhiltzaileak segituan bertaratu dira sutea itzaltzeko, eta eraikinak soilik kalte txikiak jasan ditu.
.@irutxulo sutea Intxaurrondoko Letaman gaztetxean pic.twitter.com/JTUcSWtYby
— ⇜Peruʇzio⇝ (@Perutzio) December 18, 2018
Dirudienez nahita piztutako sua izan da, kanpoan hasi da sua, leiho baten ondoan jarritako sofa batetan, eta leihotik sartu da. Kalte oso txikiak eragin ditu.
— ⇜Peruʇzio⇝ (@Perutzio) December 18, 2018