Aproximación al papel de las mujeres dentro de los Grupos Autonomos de la Transacción liburuaren egilea da Irene Cardona Curco, eta Kaxilda liburu dendan (Arroka kalea, 2) aurkeztuko du bere lana asteazkenean, hilak 19. Liburuaren aurkezpena aitzakiatzat hartuta, emakumeek trantsizioko talde autonomoetan izan zuten paperaren inguruan hausnartuko dute,
Contramemoria irakurketa taldearen laugarren saioan. Saioa 18:30ean hasi eta 20:30ean bukatuko da.
Liburua ikuspegi epistemologiko feminista batetik idatzita dago, eta talde autonomoetan parte hartu zuten hainbat emakumeren testigantzak jasotzen ditu, euren ahotsak ikusgarri egiteko helburuarekin. Era berean, jasandako indarkerien aitortza bilatzen du lanak, eta baita euren borrokak gure historian izan duen eragina nabarmentzea. Cardonaren ustez, ezinbestekoa da emakume bakoitzaren memoria partikularrak memoria kolektiboan txertatzeko ahaleginak egitea.