Suteak eragindako kalteak konpontzeko auzolana egingo dute Letamanen
Intxaurrondoko gaztetxean izandako sutearen kalteak konpontzeko, Letamaneko kideek auzolana egingo dute ostegunean. Kalteak ez dira larriak izan, eta eraikinaren egitura ondo mantendu da, baina garbiketa lan sakona egiteko bizilagunen laguntzaren beharra dute gaztetxekoek.
Auzolanerako maskarak egongo dira Letamanen, eta auzotarrei zikintzeko arropa zaharrekin joateko deialdia luzatu diete. 16:00etan bilduko dira, gaztetxean.