Sute bat izan da Intxaurrondoko gaztetxean
Intxaurrondoko Letaman gaztetxean sute bat izan da gaur arratsaldean. Nahita eragindakoa izan dela salatu du auzotar batek, kanpoan sortutako sua leiho batetik sartu dutela argudiatuz. Suhiltzaileak segituan bertaratu dira sutea itzaltzeko, eta eraikinak soilik kalte txikiak jasan ditu.
https://twitter.com/Perutzio/status/1075054321195196417
https://twitter.com/Perutzio/status/1075060042964058115

