Noria arrakastatsua Alderdi Ederren geratuko da
Arrakasta ikaragarria izan du Alderdi Ederreko noriak. Ireki zutenetik mila bisitari inguru izan ditu eguneko, eta herritar askok iraunkorra izatea eskatu dute Donostia Turismoa bulegoan. Hori dela eta, Donostiako Udalak 2019. urte osoan mantenduko du noria Alderdi Ederren.
Ernesto Gasco alkateordeak eman du albistearen berri, eta nabarmendu du 120.000 euroko diru sarrera izango duela udalak noria iraunkor bihurtzearekin. Hasiera batean, urtarrilaren 7tik abenduaren 31ra bitarteko hitzarmena sinatu du udalak noriaren jabeekin. Gabonetako azokak izandako arrakasta ere nabarmendu du Gascok, eta 2019an hiriko gune gehiagotara zabaltzeko asmoa agertu du.
Oharra: Abenduaren 28ko Inozente eguneko albistea da. Barka eragozpenak.