San Silvestreko txapelak zain dituzte
Astelehenean, hilaren 31n, izango da 34. San Silvestre lasterketa. Azken urteetan bezala, helmugara iristen diren lehenengo emakumeak eta gizonak sari berezia izango dute: IRUTXULOKO HITZAren txapela. Egia Trofeoak enpresak egin ditu.
Aurtengo lasterketak aldaketa garrantzitsua izan du ibilbidean –Easo plazan hasi eta bukatuko da–, eta bigarren urtez San Silvestre txikia egingo dute. Bietan parte hartu eta izena emateko aukera dago oraindik ere.