Estatu mailan soilik Bartzelonak gainditzen du Donostiako etxebizitza berrien prezioa
Donostia estatuko bigarren postuan kokatu da etxebizitza berriaren prezioari dagokionez, soilik Bartzelonaren atzetik. Hain zuzen, metro karratuaren batez besteko prezioa 3.515 eurotakoa izatera iritsi zen iaz hirian, Higiezinen Sektoreko Tasazio Elkarteak argitaratutako txostenaren arabera.
Kataluniako hiriburuko etxebizitzen prezioa 4.178 eurotakoa izan zen, eta Madrilena, hirugarrena sailkapenean, 3.404 eurotakoa. Aurreko astean argitaratutako urtekarian, Donostiako etxebizitzen prezioaren inguruko erreportajea argitaratu zuen IRUTXULOKO HITZAk.