Bi talde donostiar lehiatuko dira hirian egingo diren atletismoko kopatan
Otsailaren 2an Donostiak emakumezkoen eta gizonezkoen atletismoko kopa txapelketak jasoko ditu, eta bertan bi talde donostiar lehiatuko dira, Donostiako Atletiko eta Reala, alegia. Haiekin batera, Gipuzkoako hirugarren talde bat izango da ere txapelketan: Bidasoa Atletiko Taldea.
Federazioak aste honetan argitaratu du lehiaketarako sailkatutako taldeen zerrenda:
- Emakumeen kopan: Valencia Esports, Bartzelona, Playas de Castellón, AA Catalunya, Iruñeko Atletiko, Donostiako Atletiko, AD Marathon eta Bidasoa Atletiko Taldea.
- Gizonezkoen kopan: Bartzelona, Playas de Castellón, CA Fent Camí Mislata, Reala, Tenerife, Scorpio 71 Zaragoza, Atletismo Numantino eta AD Marathon.


