Diana Krall, Jamie Cullum eta Neneh Cherry hirugarren aldiz izango dira Jazzaldian
54. Jazzaldia uztailaren 24tik 28ra bitarte egingo da, eta jaialdiaren antolatzaileak bertan izango diren artisten izenak aurreratzen hasi dira jada. Momentuz, Diana Krall, Jamie Cullum eta Neneh Cherry berriro ere Donostian izango direla jakinarazi dute. Horiez gain, Joshua Redman eta Donny McCaslin saxofonistek eta Maria Schneider eta John Zorn konpositoreek ere emanaldiak eskainiko dituzte udarako jazz jaialdian.
Diana Krall pianista kanadarrak hirugarren aldiz bisitatuko du Donostia, Jazzaldian 2013an eta 2016an parte hartu ostean. Jamie Cullum abeslari eta pianista ingelesak, berriz, 2009an jo zuen lehen aldiz jaialdian, eta 2015ean berriro ere etorri zen, Jazzaldian hiru emanaldi desberdin eskaintzeko. Neneh Cherry musikari suediarrak, bere aldetik, hirugarren aldiz joko du ere jazzaldian, 2007 eta 2012ko jaialdietan parte hartu ostean. Honakoan, “Broken Politics” izeneko bere azken diskoa aurkezteko asmoz dator Donostiara.
Jaialdirako sarrera otsailaren erdialdera jarriko dituzte salgai.


