[Galeria] Manifestazio koloretsua egin dute Parte Zaharreko Kijera Gaztetxearen alde
Auzoko kale nagusiak gurutzatuz, Bulebarrera iritsi eta udaletxe paretik igaro dira. Kaitik Portu kalera heldu direnean, Kanpandegi kaleko zubitik bengalak piztu eta “Gunez gune elkartasuna antolatu” dioen pankarta zabaldu dute. Hain zuzen, Iruñeko Maravillas Gaztetxeko eta Gasteizko Errekaleor auzoko kartel eta banderatxoak ikusi ahal izan dira jendartean.Jendea Konstituzio Plazan biltzen hasi da Kijera Gaztetxearen aldeko manifestazio hastear dagoela
— Iñaki Agirre (@ikiagirre) January 4, 2019
Txikienek euren aldarria argi utzi nahi izan dute ere #KijeraAurrera@irutxulo @AZgaztetxea pic.twitter.com/5GqsJ5irMT
Kanpandegi kalera heltzean, duela 40 urte Espainiako poliziak eraildako Iñaki Kijeraren omenezko lore sorta bat ipini dute zenbait herritarrek Antiguako ekintzaileak bizitza galdu zuen lekuan. Kijeraren omenezko oihuak etengabe entzun dira manifestazioan zehar. Behin Bulebarrean, gaztetxeko bi kideek hitza hartu eta mobilizazioan parte hartu duten herritarrengana zuzendu dira. Hitzartzean, Donostiako Udalak gaztetxearekin izandako “jarrera bortitza” salatu dute, beraiek “hamabi urtez hutsik egon den eraikinari berriro ere bizitza eman diotela” eta gaztetxeak auzoak dituen beharrei erantzuna ematen diela azpimarratuz. Gainera, “azken egunetan erasoak jasan dituzten” Maravillas Gaztetxeari eta Gasteizko Talka gune feministari eta gaztetxeari babesa adierazi diete. Txalo artean eman diote amaiera ekitaldiari, “Gaztetxea, gure etxea!” oihukatuz. Jarraian, IRUTXULOKO HITZAk manifestazioan zehar egindako argazkien bilduma:"Gunez gune elkartasuna antolatu" dioen pankarta zabaldu dute Kanpandegi kaleko zubitik @maravillasGTX eta @Errekaleor-etik ere etorri dira gaur Donostiara Kijera gaztetxeari babesa adieraztera @irutxulo @AZgaztetxea #KijeraAurrera pic.twitter.com/kauhMZfiqe
— Iñaki Agirre (@ikiagirre) January 4, 2019