Igandean EHF kopako ligaxka fasean estreinatuko da Bera Bera
Taldearen historian lehen aldiz EHF kopako ligaxka faserako sailkatzea lortu ostean, Imanol Alvarezen neskek markak apurtzen jarraitzeko asmoz egingo dute Kroaziarako bidaia. Podravka Vegeta taldea izango dute lehen aurkari gisa, Kroaziako talderik onena eta Txapeldunen Ligako ohiko izena.
Futbolean, Realeko neskek urtea hiru puntuak lortuz hastea bilatuko dute, azken bost jardunaldietan ez baitira garaipen bat bera ere lortzeko gai izan. Mutilek, euren aldetik, ligako azken lau partidak galdu ostean, Madrilerako bidaia egingo dute Santiago Bernabeu estadioan jokatzeko. Erronka zaila bada ere, Imanol Alguacil entrenatzaile berriaren eragina baliatuz, etxera punturen bat ekartzeko saiakera egingo dute donostiarrek.
Saskibaloian, azkenik, Ibaeta Basketek berriro ere sailkapeneko lehen postuetara gerturatzea bilatuko du Bembibreren aurka, eta Donostia Basketek taulako azken postutik irteteko asmoz abiatuko du urtea Lugon.
ESKUBALOIA
EHF kopa, ligaxka faseko 1. jardunaldia
- Podravka Vegeta – Bera Bera (Igandea, 18:00)
- Reala – Logroño (Larunbata, 12:00)
- Madril – Reala (Igandea, 18:30)
- Ibaeta Basket – Bembibre (Larunbata, 18:00)
- Breogan – Gipuzkoa Basket (Igandea, 20:30)

