
Miguel Gallastegi, bere 100. urtebetetzean Katxola baserrian egin zioten festan. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Miguel Gallastegi pilotari ohia gaur goizean zendu da, Donostian, 100 urte zituela. Eibarren 1918an jaioa, Donostian egin zuen bizitza urtetan zehar, Aieteko auzoarekin lotura estua sortuz. 2014an bere omenezko plaka jarri zuten Miramongo frontoian, eta joan de otsailean, bere mendeurrena ospatzeko
festa berezia egin zioten Aieteko Katxola baserrian.
Pilotari profesional gisa 1936an egin zuen debuta, eta buruz buruko txapelketa hiru aldiz irabazi zuen, 1948, 1950 eta 1951 urteetan.