Urte berria garaipenarekin hasi du Alguacilen Realak
Ligako azken lau jardunaldietan galdu ostean, Realak txapelketako agertoki zailenetariko batean lortu du bere bolada txarrari buelta ematea. Hain zuzen, taldeak garaipen sendoa lortu zuen igandean Bernabeun, Real Madrilen aurka, Imanol Alguacil entrenatzailearen lehenengo partidan. Donostiarrek neurketaren bigarren minutuan gainditu zuten Bernabeuko atea, penalti bidez, eta bigarren zatiko azken minutuetan erabakita utzi zuten norgehiagoka.
Neskei dagokienez, jardunaldiko hiru puntuak Zubietan geratu ziren. Realak, bigarren zatian egindako hiru goli eske,r Logroñoren aurka gailentzea lortu zuen.
Eskubaloian, Bera Bera ezin izan zen EHF kopako ligaxka fasean garaipenarekin estreinatu, baina Imanol Alvarezen jokalariek itxaropenerako maila erakutsi zuten zelai jokoan.
Saskibaloian,azkenik, emaitzak ez dira onak izan talde donostiarrentzat. Izan ere, bai Ibaeta Basketek eta bai Gipuzkoa Basketek galdu egin dute hurrenez hurren Bembibre eta Breoganen aurka jokatutako partidetan.
ESKUBALOIA
EHF kopa, ligaxka faseko 1. jardunaldia
- Podravka Vegeta 32 – 29 Bera Bera
- Reala 3 – 0 Logroño
- Madril 0 – 2 Reala
- Ibaeta Basket 59 – 63 Bembibre
- Breogan 83 – 71 Gipuzkoa Basket

