La Farandulan hainbat antzezlan eskaintzen dituzte astero.
La Farandula guneak mikro-antzerki ikastaroa antolatu du. Lurdes Villagranek zuzenduko du ikastaroa, eta han azalduko ditu gidoiaren sortze lana, interpretazio teknikak eta eszeneratzea. Urtarriletik ekainaren izango dira eskolak, ostegun edo ostiralak aukeran, 18:00etatik 19:30era. Informazio gehiagorako telefono zenbaki honetara dei daiteke: 635 700 268.
Egia kaleko 10. zenbakian dago La Farandula, eta formatu txikiko antzerkiari eskainitako gunea da: hiru antzerki areto ditu, taberna eta jatetxea. Ostegunetik igandera ikus daitezke aipaturiko hiru obrak, ordutegi ezberdinarekin.