Inaxio Olaskoaga, erdian, senide, lagun eta auzokideekin batera Donostiako tren geltokian. (Argazkia: Iñaki Agirre)
Inaxio Olaskoaga Parte Zaharreko bizilaguna Donostiara heldu zen atzo, 22 urtez erbestean bizi eta gero. Frantzian hiru urtez preso egon ostean, Olaskoagak atzerrira egin zuen ihes 1996an.
Senide, lagun eta auzokideek harrera beroa egin zioten gauean hiriko tren geltokian, bagoitik jaitsi bezain laster. Ostiral arratsaldean harrera ekitaldia egingo diote auzoan.