'Route 25' bizikleta ibilbidea jaso dute mapa batean
Irati Salsamendi
Joan den irailaren 22an, Europako Mugikortasun Jasangarriaren astearen barruan, Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkarteak hiriko bidegorrietatik 25 kilometroko ibilbidea antolatu zuen, Donostiako Udalarekin batera. Hiriko bidegorrien sarean bizikletaren erabilera sustatzeko helburua zuen egitasmoak, eta 60 txirrindulari inguruk parte hartu zuten. “Bidegorri sare ederra dugu Donostian, eta bertako askok ez dakite 25 kilometroko ibilbidea egin daitekeela. Bi ordu eta erdi inguru behar dira ibilbidea osatzeko”, esan zuen jardueraren aurkezpenean Kalapieko Higinio Otazuk.
Orain, ibilbidea berreskuratu eta Route 25 izena jarri diote. Iraileko jardueraz geroztik udalak eta Kalapiek lanean jarraitu dute ibilbidea ezagutzera emateko, donostiarrek zein hiria bisitatzera etortzen den edonork erabili ahal izateko. Horretarako, diptiko bat egin dute ibilbidea jarraitzeko mapa batekin, eta gainera, hiriko leku esanguratsuak zehazten dira han, hala nola, Kursaal, Kontxa, Haizearen Orrazia, Bakearen Usoa, Paseo Berria, Urumeako ibarra, Loiola eta Ametzagaina parkea. Mapa Turismo bulegoan, Club Vasco de Camping-en, Kalapien eta Cristina Enean jaso daitekeela jakinarazi dute. Halaber, mapa interaktiboa Interneten ere kontsultatu daiteke, honako web gunean.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea