The Bloody Magic Nails hirukoak estreinako lana atera du
Donostiako The Bloody Magic Nails taldeak Kintsugi lehendabiziko lan laburra plazaratu du. Indie punk musika jorratzen dute eta sei abesti berri ditu diskoak. Hemen osorik entzun dezakezue.
No Wolf eta Albert Cavalier bandetako musikariek osatu zuten 2017an. Bikote gisara hasi ziren eta 2019an bihurtu dira hiruko: Diego (gitarra eta ahotsa), Imanol (bateria) eta Asier (baxua). Lehen maketa duela bi urte atera zuten, eta orain aurreneko EPa argitaratu dute.
Lan berria zuzenean aurkeztuko dute ostiral honetan Egiako Dabadaba aretoan, Terrier eta His Majesty The King taldeekin batera.