
Adin guztietako emakumeentzako ikastaro bat prestatuko dute Amaran. Auzo elkarteak antolatuta, autodefentsa protokoloari buruzko prestakuntza saio batzuk egingo dituzte –guztira 10 orduko ikastaroa–. Ramon Gonzalez izango da irakaslea; eskarmentu handia du arte martzialetan.
Lehenengoa urtarrilaren 28an izango da, 19:00etatik 20:00etara, Amara Txokon (Amara kalea, 17). Izena emateko eta informazio gehiago eskatzeko idatzi
amarabai@gmail.com helbidera edo deitu 647 698 884 telefono zenbakira. Ikastaroa doakoa izango da.