Apirilaren 12an estreinatuko dute 'Soinujolearen semea' filma
Zinema aretoetara iritsiko da Bernardo Atxaga idazlearen eleberrian oinarrituriko filma. Apirilaren 12an estreinatuko da Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan, eta dagoeneko trailerra ikus daiteke.
Zinema aretoetara iritsiko da Bernardo Atxaga idazlearen eleberrian oinarrituriko Soinujolearen semea filma. Apirilaren 12an estreinatuko da Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan, eta dagoeneko trailerra ikus daiteke.
Fernando Bernues donostiarrak zuzendu du filma eta “adiskidetasunari, traizioari eta indarkeriari buruzko istorioa” da. Protagonisten hiru garaitan oinarritzen da filma: haurtzaroa, 20 urteko gaztetasuna eta 50 urte inguruko garaia.
Antzerkian izandako arrakastaren ondoren, zinemara eraman du Bernuesek eleberria. Aktore taldean ere badira beste hainbat donostiar. Ondorengoek osatzen dute, besteak beste, Aitor Beltran, Iñaki Rikarte, Cristian Merchán, Bingen Elortza, Joseba Apaolaza, Mireia Gabilondo, Frida Palsson, Miren Arrieta, Laia Bernues eta Eneko Sagardoi. Bestalde, Patxo Telleriak egokitu du zinemarako gidoia eta musika Fernando Velazquezena da.