Gaztelubideko Urrezko Upelak jasoko dituzte 'A Bocados' saioko aurkezleek
Ander Gonzalez sukaldaria eta Gabriela Uriarte nutrizionista. Parte Zaharreko Gaztelubide elkarteak A bocados saioko aurkezleei emango dizkie 2019ko Urrezko Upelak. Ander Gonzalez sukaldaria eta Gabriela Uriarte nutrizionista dira saioko aurkezleak, biak donostiarrak, eta urtarrilaren 19an jasoko dute saria, eta, ondoren, elkarteko danborradan hartuko dute parte.
Gaztelubide elkartea urtero arduratzen da San Sebastian egunari hasiera emateaz, Konstituzio plazako agertokian, urtarrilaren 19 gauean. Aurten, bi aurkezleak ere oholtzan izango dira, Gaztelubideko danborradarekin. Gonzalez upel-jole gisa, eta Uriarte urketari gisa.
Gaztelubidek 1990ean sortu zuen Urrezko Upela saria, Donostia eta Gaztelubide elkarteaeren izen ona zabaldu duten erakunde eta lagunak omentzeko.

