Haritz Mujikak irabazi du Mikel Laboa Bertso Sariketako txapela
Haritz Mujikak irabazi du VIII. Mikel Laboa Bertso Sariketako txapela, buruz burukoan Jon Gurrutxaga azpeitiarrarekin aritu ostean. Gainerako bost bertsolariak bezala, asteasuarra ederki moldatu zen Doka aretoko oholtza gainean. Berarekin hor izan ziren Ane Zuazubiskar, Aitor Etxeberriazarraga, Itsaso Piquer eta Nahia Ibarzabal. Bere heriotzaren 10. urteurrenean, Mikel Laboaren izena une oro egon zen presente bertsolarien ahotan.
Igandeko txapelarekin, Mujikak Mikel Laboa Bertso Sariketa irabazi duten bertsolarien zerrendara batu du bere izena: Unai Gaztelumendi (2012), Asier Azpiroz (2013), Maialen Akizu (2014), Nerea Ibarzabal (2015), Unai Mendizabal (2016), Nahia Sasco (2017) eta Joanes Illarregi (2018) eta Haritz Mujika (2019).
Jarraian, txapelketako garaileak botatako agurra: