Delorean taldeak Donostian joko du agur esateko kontzertu biran
Zarauzko Delorean taldeak azken lau kontzertu eskainiko ditu agur esateko. Horietako bat Donostian izango da, hilaren 26an, Intxaurrondo kultur etxean. Bartzelona, Madril eta Bilbon eskainiko dituzte beste hiru kontzertuak.

Hemezortzi urteko ibilbideari bukaera emango diote. 2000. urtean sortu zenetik, taldeak sei disko eta bi EP argitaratu ditu. Azkena, Mikel Laboaren musikan oinarriturikoa da.