Realaren eta Athleticen arteko euskal derbia otsaileko lehen asteburuan izango da
Rayo Vallecano eta Huescaren kontra ariko da talde txuri-urdina derbiaren aurretik.
Bigarren itzuliari hasiera emango dio Realak asteburuan Rayo Vallecanoren zelaian. Ondoren Huesca hartuko du etxean, eta gero Athleticen aurka jokatuko du euskal derbia Anoetan. Hain zuzen ere, otsailaren 2an izango da 16:15ean.
Ordutegia oraindik aldatu daiteke txuri-urdinek kopan lortzen duten emaitzaren arabera. Izan ere, txuri-urdinek Betisen aurkako kanporaketa gainditzen badute, final laurdenetako neurketa jokatuko lukete urtarrileko azken astean.
Lehen itzulian, 8. jardunaldian, denboraldiko lehen euskal derbia jokatu zuten bi taldeek San Mamesen. 1 eta 3 irabazi zuen Donostiako taldeak Mikel Oiarzabal eta Luca Sangallirekin golekin.