San Telmo Museoak bere fatxada historikoak argiztatuko ditu
San Telmo Museoko eraikin historikoaren aurrealdeak argiztatu egingo dituzte gaurtik aurrera.
Gaurtik aurrera, San Telmo Museoaren eraikin historikoaren aurrealdeak gaueko argiztapena izango du. Argiztapen berriak museoaren hiru aurrealde bilduko ditu: Zuloaga plazako antzinako eraikinarena eta berriarena, eta Santa Korda kalekoa. Argiztapen proiektua museoko aurrealdeen prebentziozko kontserbazio planaren barruan dago.
Proiektua Pablo Baronek zuzendu du, eta Loyola Nortek gauzatu du, lanak esleitu zaizkion enpresak. Baron ondare artistikoaren argiztapenean espezializatutako arkitektoa da. Arkitektoaren proposamena argiekin era orekatuan jokatzen duen diseinua da, arkitektura nabarmentzen duena, eta gehiegizko argiak eta itzalak saihesten dituena. Proiektuaren gakoak ondarearen kontserbazioa, eta izaera estetikoa eta energikoa izan dira. Ingurumenarekiko errespetuz jokatzeko eta zeruaren argi kutsadura saihesteko LED argiak erabili dituzte.