"Niretzako San Sebastian eguna urteko egun handienetakoa da"
Sei donostiarrekin hitz egin du IRUTXULOKO HITZAk San Sebastian egunari begira. Zer da zuretzako eta nola bizi duzu?
“Niretzako San Sebastian eguna urteko egun handienetakoa da. Donostiar gisara nire lagunekin banderaren igoerara joan eta beraiekin danborrada batean ateratzea oso berezia izaten da. Txikitan haur danborradan atera nintzen hiru urtez Marianistakekin, nire eskolarekin. Ondoren, beste hiru urtez atera nintzen Peña Anastasioren gazte danborradan, eta bigarren batxilergoan Marianistaken gazteen danborradan atera nintzen. Gaur egun, Catedral Centenario danborradan ateratzen gara kuadrillakoak; Erdialdean jaitsiera egiten dutenak dira. Aurten ez naiz aterako Rayo Vallecanoren kontrako partida dugulako Madrilen, urtarrilaren 20an”.