Amarakaldek danborraden elkartzeak Zorroagara eraman ditu Sarriegiren doinuak
Amara, Loiolako Erribera eta Morlansko danborradek osatzen dute Amarakaldek. San Sebastian eguna hasi aurretik izan dira Zorroaga zentroan, han daudenei Sarriegiren doinuak eskaintzen. Urtero egin ohi duten ekitaldia da, zentroko pertsonek asko estimatzen dutena.
Donosti Cup, Urtoki, El Sauce, Ikasbide, Santiagomendi eta Amara Berri danborraderako kideek parte hartu zuten atzo Zorroagan. Sarriegiren piezekin batera, Katiuska eta Debako martxa jo zituzten.