Bandera igotzearekin batera hasi da festa
San Sebastian egunak 24 ordu irauten ditu, eta ondo aprobetxatu behar dira. Bandera igo du Eneko Goia alkateak, eta lehertu da festa.
San Sebastian egunak 24 ordu irauten ditu, eta ondo aprobetxatu behar dira. Bandera igo du Eneko Goia alkateak, eta lehertu da festa. Gaztelubide elkarteko danborradak errepertorio motzagoa eskaini du, iragarri bezala. Baliteke, ordea, Konstituzio plazan bildutako herritarrek nabaritu ez izana.
San Sebastian martxaren ondotik etorri diren kantu ezagunekin gozatu dute oholtza gainekoek, azpikoek eta inguruko eraikinetako danborrada zaleek. Egunari hasiera ematen dion kantuaren bideoa ikus dezakezue jarraian.
Ikurriña, berriz, Realeko Liga Genuineko taldeko kideek igo dute. Egun ahaztezina izan da beraientzako.
? Reala banderaren igoeran! Gora Donostia! ?⚪️?#RsFundazioa #LaLigaGenuineSantander @atzegi pic.twitter.com/gan10miwxF
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) January 20, 2019
Joseba Parron San Sebastian argazkilariak bandera igoeraren irudi bilduma osatu du.