[Irudiak] La Bodeguilla tabernaren danborrada lehen aldiz atera da San Sebastian egunean
Amarako La Bodeguilla tabernak danborrada sortu du eta gaur lehen aldiz atera da auzoko kaleetan barrena jotzera. Eguraldiak ez die estreinaldirako harrera onena eskaini, baina danbor eta upel jotzaileek ederki pasa dute hala ere San Sebastian eguneko doinuak jarraituz.
IRUTXULOKO HITZA gertu izan dute irudiak jasotzeko: