Aitzole Araneta hautagaiaren alde egin du Donostiako Ahal Dugu-k
Donostiako Ahal Dugu alderdiaren kontseiluak bilera egin zuen atzo arratsaldean, eta Aitzole Araneta hautatu du hiriko zerrendaburu aurkeztu dadin alderdiaren primarioetan. Aldiz, beste bi hautagaiak babestea baztertu du, eta horretarako oharra plazaratu dute.
Josetxo Arrieta eta Elena Urdaneta dira primarioetarako beste hautagaiak, eta Podemosen kontseiluak ez ditu bermatu ondorengo arrazoiengatik. Batetik, biek ez dutelako hiriko dinamikan parte hartzen eta ez direlako alderdiaren Donostiako bileretara joan. Bestetik, ez daude erregistratuta Podemosen udal lanetarako taldean.
Hirugarren arrazoi bat ere eman dute: primarioen 4. artikulua ez dutelako betetzen. Horren arabera, hautagaiek hiru hilabeteko ibilbidea izan behar dute izena emanda. Arrieta Irungo Podemos alderdian dago izen emanda, eta Urdanetak duela gutxi eman duelako izena.