Auzotarrek hartutako gune okupatu baten inaugurazioa egingo dute Intxaurrondon
Okupatutako eraikina Intxaurrondo kalean dago, eta igandean egingo duten aurkezpen ekitaldiarekin irekiko dute auzora.
Auzotarrek okupatutako gune berri bat estreinatuko du Intxaurrondok igandean, espazioa aurkezteko egingo duten inaugurazio ekitaldiarekin. Hain zuzen, auzoko hainbat gaztek Intxaurrondo kaleko 32. zenbakiko eskola zaharra hartu dute, hutsik zegoen eraikina auzora irekitzeko asmoz.
Inaugurazio ekitaldia igandean egingo dute, egun osorako egitarauarekin:
- 12:00 – Etxearen aurkezpena + mokaduak
- 14:00 – Bazkaria, aukera beganoarekin. Prezioa: 3 euro.
- 17:00 – Mahai ingurua: Autogestioa tresna eraldatzaile gisa. Parte hartzaileak: BelartZAD, Firestone, Hotel + Ez, Intxaurrondoko Gazte Asanblada eta Txantxarreka gaztetxea.
Auzo guztietako herritarrei gune okupatu berria ezagutzeko gonbidapena luzatu diete Intxaurrondoko gazteek.