Lehen postua ziurtatuta duela egingo du Txuri Urdinek Bartzelonarako bidaia
Argazkia: Txuri Urdin 2018 paregabe baten ostean, Txuri Urdinek urte berria sasoi onean hasteko asmoz egingo du aste honetan Bartzelonarako bidaia. Donostiarrek ligako lehen postua ziurtatuta dute, baina play-offera iristeko geratzen zaizkien lau partidak irabazteko ahalegina egingo dute.
Saskibaloian, Ibaeta Basketek Zaragoza jasoko du, aurreko astean berreskuratutako garaipenaren ibilbide beretik jarraitzeko asmoz. Gipuzkoa Basketek, bere aldetik, neurketa zaila gainditu beharko du Valentziaren estadioan.
Futbolean, berriz, Realaren bi taldeek etxean jokatuko dituzte euren norgehiagokak, azken partidetan erakutsitako joko ona errepikatzeko erronkarekin.
Eskubaloian, azkenik, Bera Berak EHF kopako jardunaldi berria jokatuko du, bere zaleen aurrean, Danimarkako Nykobing Falster taldearen aurka.
IZOTZ HOCKEYA
Espainiako Senior maila, 17. jardunaldia
- Bartzelona – Txuri Urdin (Larunbata, 21:30)
SASKIBALOIA
Gizonezkoen ACB liga, 18. jardunaldia
-
Gipuzkoa Basket – Zaragoza (Larunbata, 18:00)
Emakumezkoen liga, 17 jardunaldia
-
Valentzia –Ibaeta Basket (Igandea, 18:00)
FUTBOLA
Emakumezkoen lehen maila, 18. jardunaldia:
-
Reala – Granadilla Tenerife (Igandea, 12:00)
Gizonezkoen lehen maila, 21. jardunaldia:
-
Reala – Huesca (Igandea, 18:30)
ESKUBALOIA
EHF kopa, ligaxka faseko 4. jardunaldia
-
Bera Bera – Nykobing Falster (Larunbata, 17:00)

