Donostian beste era batera kontsumitu daiteke
Kontsumo ohiturak aldatu eta kontsumo arduratsuaren alde egiteko kanpaina berri bat jarri du abian Saretuz sareak. #16Egun16Irizpide da leloa eta sare sozialetan ari dira egiten. Sareak bere webgunean mapa bat jarri du arduraz kontsumitzeko 16 irizpideak nabarmentzeko.
Kanpainari bukaera emateko bideo bat sareratu dute. Kotsumo arduratsua zabaldu eta Saretuz maparen erabilera hirian sustatzea du helburu, #ZukErabaki lelopean. Horretarako, umorea eta animazioa baliatu dituzte.
Saretuzen arabera, aukera asko daude hirian saltoki eta marka handiek inposatzen duten kotsumo eta ekoizpen ereduaren aurrean, planetarekiko eta pertsonekiko errespetagarria den beste era batean kontsumitu eta bizitzeko. Irizpide horien aurrean daude bidezko merkataritza, artisautza, banka eta seguru etikoak, bertako elikagaiak eta ekologiak, energia berriztagarriak, berrerabilpena, trukea eta beste asko.