Momo jainkoa, mozorraturiko olagarroa eta sariketa bat izango dira protagonistak
Otsailaren 28tik martxoaren 4era bitarte izango dira aurtengo inauteriak. Lau aste falta direnean, Donostiako Udalak Momo jainkoa, kartela eta sari berri bat aurkeztu ditu.
Maider Lopez Egiako Denok Taldea konpartsako kidea izango da Momo. Laguntzaile gisara beste hiru kide izango ditu: Ana Gil, Mikel Nuñez eta Judith Sanchez. Kartelari dagokionez, olanaz mozorrotuta ageri den olagarro bat da protagonista. Lara Aranzabal tolosarrak egin du.
Horrez gain, Inauterietako Jantzien Diseinuen I. Saria aurkeztu dute. Nahi duten konpartsa guztiek parte hartu ahal izango dute. Illunben eman behar da izena, otsailaren 28an 21:01etik aurrera egingo den ekitaldian izateko. Han banatuko dituzte sariak, eta 4.000 euroko erosketa txartelak izango dira, eta hiriko oihal dendean trukatu beharko dira, hurrengo urteetako inauterietako jantziak egiteko.