Esnabiden Babes Ofizialeko 173 etxebizitza egitea aurreikusten du udalak
Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak hirigintzari loturiko hainbat erabaki hartu ditu. Horietako bat da, Esnabideko Hiri-Antolamendurako Plan Orokorraren onarpena. Hasiera batean, 2016an adostu zuen udalbatzak eremuan etxebizitzak eraikitzea.
Esnabide eremuan –Molinao eta Errenteria-Orereta artean dago– 249 etxebizitza egingo ditu udalak. Horietatik, 173 Babes Ofizialekoak izango dira, eta beste 76 etxebizitza tasatuak. Horrekin batera, 135 aparkaleku egingo dituzte, eta beste 243 toki bizikletak uzteko.
“Aldaketaren helburua da eskuragarri dauden espazio baliabide ustiapen arrazionala optimizatzea”, azaldu du Eneko Goia alkateak. Plan Orokorraren arabera, eremua bizigarritasun baldintza onak eskaintzen ditu. Era berean, azpiegitura sareen eraikuntza eta mantentze kostua murriztea ahalbidetzen du. “Mugikortasun eta garraio publikoko sareen funtzionamendua optimizatzeko bidea ematen du, baita ere hiritarrek hurbileko inguruko natura eta paisaia baliabideen gozatzeko eta baliatzeko aukera”.